DONOSTIATRUK bigarren eskuko azokak 17 urte bete ditu, berrerabilpena eta ingurumenaren zaintza bultzatuz

DONOSTIATRUK hilero egiten den bigarren eskuko azoka txikia da, Donostiako Udaleko Ingurumen Zinegotziak kudeaturik, eta Emaus Gizarte Fundazioaren laguntzarekin. 2008an abiatu zen eta 17 urte bete dituen honetan, hondakinak prebenitzeko eta kontsumo arduratsuagoa eta jasangarriagoa sustatzeko erreferente gisa finkatu da. Bertan etxeko produktu arruntak sal-erosi daitezke: arropa, osagarriak, jostailuak, liburuak, diskoak, dekorazio-objetuak eta etxeko tresnak.
Urtean zehar 11 edizio egon ohi dira, udaran etena eginik, eta 300 partikular eta 20 elkarte bildu ohi dira salmenta postuetan, edizio bakoitzean 600 artikulu salduz. Zita bakoitzak gutxi gorabehera 1.200 bisitari, 420 erosle eta 110 partaidetza-eskaera izaten ditu, eta horrek agerian uzten du herritarren artean interes handia sortzen duela. Objektuak berrerabiltzeari esker, 31 tona CO2 gutxiago isuri dira, klima aldaketaren aurkako borrokan.
Bestalde, Emaus Gizarte Fundazioko zuzendari nagusi Aitziber Zubillagak adierazi duenez, “Donostiatruk balio handikoa da. Jarduera horrek eragin sozial eta ekonomiko positiboa sotzen du. Zehatz esan, logistikaren eta merkataritzaren eremuetan laneratzeko lanpostuak sortzea ahalbideratzen du, gziarte-bazterkeriako arriskuan edo egoeran dauden pertsonei ibilbide soziolaboralak aurkitzeko aukerak eskainiz. Bestalde, horrelako ekimenek, kontsumo arduratsuagoarekiko sentsibilizazioa sustatzen dute, gizarte-ekonomiaren printzipioetan oinarrituta”.
Hurrengo azoka apirilaren 12an izango da, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara, Tabakaleraren barruko plazan.
Anima zaitez, Gipuzkoa sozialago eta zirkularrago baten alde indarrak batuz.
Beste berri interesgarri batzuk