Ekonomia zirkularra eta enplegu inklusiboa: Emausen apustua Ababor azokan

PRODUCTOS UPCYCLING EMAUS GIZARTE FUNDAZIOA

Emaus Gizarte Fundazioa Ficoban egingo den Ababor azokan izango da, Euskadiko erreferentziazko azoka nautikoan, martxoaren 28an, 29an eta 30ean. Hiru egun horietan, gure erakustokian aurkituko gaituzu; bertan erakutsiko ditugu gure upcycling tailerrean garatzen ditugun lan-ildo desberdinak.

Emaus Gizarte Fundazioan, baztertutako materialak berrerabiliz, balioa duten produktu berriak egiten ditugu, eta, aldi berean, enplegu inklusiboa sortzen dugu gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat. Ababor erakusketako gure espazioan bertatik bertara ikusi ahal izango dituzu zenbait material berrerabiliz (publizitate-olanak, azoketako moketak, ehun industrialak edo erabiltzen ez diren hondartzetako olanak, besteak beste) egiten ditugun moda-osagarriak eta bulegoko artikuluak.

Beraz, soberako material-kantitate handia sortzen duen enpresa bazara, hala nola publizitate-olanak eta beste hondakin batzuk, Emaus Gizarte Fundazioa da zure soluzioa. Gure diseinuen artean aukeratzeko edo, zuk zeuk emandako materiala erabiliz, zure produktua pertsonalizatzeko aukera eskaintzen dizugu. Neurrira egin dezakegu, zure logotipoa eta etiketak txertatuz, zure materialei bizitza berri bat eman diezaiezun, modu iraunkor eta arduratsuan; bien bitartean, gainera, gizarteratzearen eta enplegu duinaren alde egingo duzu.

Bestalde, Ficobak Emaus Gizarte Fundazioa hautatu du azokan espazio jasangarriak apaindu eta sortzeko, gure bigarren eskuko dendetako altzari berrerabiliak baliatuz. Beste urrats bat ekonomia zirkularra eta baliabideen aprobetxamendua sustatzeko dugun konpromisoan.

Beraz, bisita gaitzazu Ababor azokan, eta ikusi materialak berrerabiltzea berrikuntzak egiteko, ingurumen-inpaktua murrizteko eta gizarte-inpaktu positiboa sortzeko aukera izan daitekeela.

Ababor azokan ikusiko dugu elkar!

Harremanetarako:
jennifer.fernandez@emaus.com