Bat egin Emaus Gizarte Fundazioaren Klub Sozial eta Zikularrearekin, inpaktu positibo hirukoitza sortuz

Emaus Kluba

Bat egin emaus gizarte fundazioaren klub sozial eta zikularrearekin, inpaktu positibo hirukoitza sortuz

Emaus Gizarte Fundazioak Klub Sozial eta Zirkular berria kaleratu du, modu kontzienteago eta arduratsuagoan kontsumitu nahi duten pertsonentzat. Helburua argia da: lehendik dagoenari bizitza berria ematea, kontsumo jasangarri, irisgarri eta estilo propio baten alde eginez.

Denetarik dugu: arropa, oinetakoak, osagarriak, liburuak, musika, jostailuak..., eta hamaika altxor ezagutzeko eta gozatzeko. Gonbidapena zabalik dago, bai dohaintza egin nahi dutenentzat, bai erosi nahi dutenentzat.

Ekarri erabiltzen ez duzuna eta eman bigarren aukera bat. Modu horretan,  behar ez diren lehengaiak aurreztea lortuko duzu, eta, ondorioz, hondakinak eta ingurumena kutsatzea murriztea. 

Behar duzuna erostea bada, bigarren eskua hautatzera animatzen zaitugu, kontsumo iraunkor baten alde eginez. 

Klubeko kide izateak gizarte eraldaketaren parte izatea esan nahi du ere. Zure ekintzek eragin positiboa sortzen dute hiru eremutan:

Soziala,  zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzako enplegua sortuz
Ingurumenekoa, CO2 eta ur kontsumoa murriztuz
Ekonomikoa, tokiko ekonomia zirkular sendoa bultzatuz

Bada ere gehiagorik: Klubarekin bat egiten dutenek deskontu esklusiboak, zozketak, estilismo tailerrak, kolorimetria, jantzien eta produktuen konponketa eta askoz gehiago izango dituzte.

Gainera, ongietorria emateko, 10€-ko bonu bat oparituko dizugu, bigarren eskuko zure hurrengo erosketarako. Horretarako, inprimaki hau bete behar duzu, hemen klik eginez. Baieztapen-mezu elektroniko bat bidaliko zaizu, eta dendan aurkeztu ahal izango duzu deskontua lortzeko.

Zure zain izango gaituzu Arrasate, Donostia, Errenteria, Hernani eta Irungo bigarren eskuko dendetan.