Bilketak dira prozesuaren hasiera. Hainbat arrazoirengatik erabili gabe geratu diren objektuak eta artikuluak erreskatatzen ditugun unea da.

Bilketak

Askotan, gure bigarren eskuko dendetan bizia hartzen duten balio eta erabilgarritasun handiko objektuak izaten jarraitzen dute, eta, horrela, ingurumena zaintzen eta ekonomia zirkular eta solidarioaren esparruan gizarteratze lanpostuak sortzen laguntzen dute.

Zer jasotzen dugun

egoera onean dauden era guztietako artikuluak: altzariak, tamaina handiko objektuak, bazar modukoak, berrerabil daitezkeen beste tresna txiki batzuk, eleberriak, etxeko arropa eta ehunak, martxan dauden tresna elektriko eta elektronikoak.

Emaus Gizarte Fundazioaren irizpideen arabera, dohaintzan eman beharreko elementuak berrerabiltzeko baldintza egokietan badaude, bilketa doakoa izango da. Bestela, hondakinen kudeatzaileak erabakitako kopurua ordaindu beharko da, hondakinak eramateko ados egonez gero.

Deitu iezaguzu gure komunitate zirkular eta solidarioaren parte izan nahi baduzu, bigarren eskuko artikuluak emanez. Pozik erantzungo dizugu.

Gipuzkoako eskualde hauetan eskaintzen dugu bilketa zerbitzua: Donostialdea, Oarsoaldea, Txingudi, Debagoiena eta Debabarrena.

Arreta ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 08:00 -16:00.

Inprimakia

Bete ezazu formulario hau eta konpromisorik gabe deituko dizugu.

CAPTCHA
Pribatutasunari buruzko Politika irakurri eta onartzen dut, nire datuak ezarritakoaren arabera tratatzeko baimena emanez.