Misioa

Komunitatea eraldatzea bultzatzen dugu, herritarren pentsamendu kritikoa sustatzen duten sareko prozesuak eta proiektuak aktibatuz, ingurune sozial, kultural eta ekonomiko bidezkoagoa, inklusiboagoa eta kohesionatuagoa eraikitzen laguntzeko, pertsona guztiak eta ingurumena zainduko dituena.

Gainera, zaurgarritasun eta bazterketa egoeran dauden pertsonei laguntzen diegu sozializazio prozesuan, ekonomia zirkularraren bidez gizarteratzeko, gaitzeko eta laguntza soziolaborala emateko gizarte zerbitzuen bidez, pertsona horiek lan merkatu normalizatuan sar daitezen, gizarteak arlo horretan aurrera egin dezan.

Bisioa

Eraldaketa komunitarioko eragilea izatea, gizarte justuagoa, kohesionatuagoa, inklusiboagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko, kalteberatasun eta bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei sozializatzeko aukerak sortzen dizkiena.

Gizarte mailan konprometitutako erakundea, inklusioaren eta ekonomia zirkularraren esparruan erreferentea, sarean eta modu berritzailean lan egiten duena, gizartearen begirada aldaketa bat sustatuz, pertsona guztien eta ingurumenaren zaintza bermatzeko.

Printzipioak

Lankidetza

Sarean egiten dugu lan. Bai Fundazioa osatzen dugunon artean, baita kanpora begira ere. Gure nortasunaren muinean dago eraldaketa bultzatzea, eta horretarako beti kolektiboki egin behar dugu gizarteko hainbat eragilerekin.

Ikuspegi globaletik egiten dugu lan

EAE da gure lan esparrua da, eta gure inguruan lan egiten dugu modu lokalean, erronka global bati erantzuteko. Gure lurraldeari lotutako antolaketa eredu bati jarraitzen diogu, gure komunitatearen ongizatea bilatzen dugu eta ezagutza eta irudi hori kanporantz islatzen dugu.

Komunitateari egindako ekarpena

Beste edozein interesen aurrean, gure erantzukizun soziala eta komunitateari egiten diogun ekarpena ditugu gure lanaren ardatz.

Pertsonen garapena eta konpromisoa

Talentuaren garapena eta pertsonen ezagutza sustatzen ditugu etengabeko prestakuntzaren bidez; profesionalizazioa, parte-hartzea eta erantzukidetasuna dira gure egiteko moduaren ardatza. Barne sustapena lehenesten dugu. Kontziliazioa bermatzen dugu. Horrela lortzen dugu Fundazio lehiakorra eta iraunkorra.

Gardentasuna

Informazioa eskuragarri dago Fundazioa osatzen duten pertsonentzat. Interes taldeei dagokienez, Fundazioak gardentasun ataria dauka eskuragai.

Berrikuntza

Etengabeko hobekuntza da Fundazioaren lan eredua, prozesu guztietan integratuta, gizartean ahalik eta inpakturik handiena lortzeko. Gizarte aldakor batean funtsezkoa da berrikuntza gaitasuna garatzea. Fundazioak prozesu bereizia du trakzio berezia behar duten proiektuak sustatzeko eta garatzeko.

Auto-ekintzailetza

Balioa emango duten irtenbide berriak sortzea sustatzen dugu; barruan, ekimen berrietan berritzen dugu, eta kanpoko eragileei ekimen berriak sortzen laguntzen diegu. Gurekin batera ibilbide soziolaborala egiten duten pertsonei ekintzailetzarako aukerak bilatzen laguntzen diegu.

Ingurumenaren zaintza

Fundazioan egiten dugun gauza guztietan ingurumena zaintzea egongo da presente. Ingurumen inpaktua minimizatu eta eragiten duguna konpentsatuko dugu.

Inklusioa eta aniztasuna

Ez dugu inor kanpoan utziko. Gizarte bazterketa eragiten duten egoerak eraldatzen saiatzen gara, eta Fundazioan egiten dugun guztian ekitatea dugu funtsezko ardatz. Inklusioak ezinbestean eskatzen du desberdintasunen onespena.

Berdintasuna eta ekitatea

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen da, bai eta beste edozein diskriminazio saihestu ere.

Bertan behera uzten dugu kultura, ekonomia, arraza eta abarrek berekin dakarten edozein estatus desberdintasun.

Ekitateak gidatzen du gure jarduera.

Etika

Konpromisoa, Erantzukidetasuna, Ekitatea eta Elkartasuna, Zintzotasuna, Errespetua eta Kode Etiko Profesionalen berezko balioak bitarteko eta helburu gisa hartzea, bai gure barneko jardueretan, baita kanpokoetan ere.

Ona eta txarra bereizteko gaitasuna areagotu. Gure ekintzek izan ditzaketen ondorioez jabetu.

Giza Eskubideen sustapena eta defentsa

Giza Eskubideen defentsa eta betetzea sustatzen dugu, gure lanaren oinarri gisa.