Bidezko eta Solidarioa den Ekonomia baten inguruko Gaikako Moduluak Slideshare-en

Bidezkoa eta Solidarioa den Ekonomia baten inguruan sakontzea nahiko al zenukete? Unibertsitateko ikasgelan eduki hauek txertatzea interesgarria de la deritzozu? Hemen dituzue powerpoint eran Gaikako Moduluak gure Slideshare-en

http://www.slideshare.net/KampusEnAccion

KampusEnAccion

HAUSNARKETA TAILERRA Ekonomiaren Irakaskuntza aztergai

Azaroaren 26a, 15:00etatik 17:00etara
Ekonomisten Euskal Elkargoa, Rodriguez Arias 4, 2. ezkerra. Bilbo

Uztailaren 9an egindako “Ekonomiaren Irakaskuntza aztergai” topaketan ekonomiaren irakaskuntzarekin erlazionatutako hainbat gairen inguruan solasean aritu ginen:

>> pentsamendu neoliberal bakarraren ondorioz, azterketa zientifikoaren aitzakian, ekonomistek egoerak sinplifikatu egin dituzte eta jatorriaren erro sozial eta morala ukatu

>> zeharkako gaien garrantzia, hala nola ingurumenaren iraunkortasuna, genero ikuspegia, etika edo enpresa eredu alternatiboak

>> nola lagundu Ekonomia Bidezkoago eta Solidarioagoa sortzen, ekonomia curriculumaren prestakuntza edukietatik abiatuta

Adostu zen komenigarria izango litzatekeela bigarren topaketa bat egitea, tailer formatuan, dinamika parte-hartzaile baten bidez gai horien inguruko hausnarketak partekatzeko, lehenengo jardunaldian sortutako ondorio eta ideia sendoetan oinarrituta.

EKONOMIAREN IRAKASKUNTZA AZTERGAI” TOPAKETAREN ONDORIO ETA IDEIA SENDOAK (2015/07/09)

La Enseñanza de la Economía taller eusk

#KampusEkintzan #KampusenAccion: Ekonomia bidezkoa eta solidarioa Unibertsitatean

Ekonomia bidezkoa eta solidarioa sustatzeko, beharrezkoa da unibertsitatean ekonomiaren ikaspen kritikoa eta anitza egitea. Unibertsitateak badauka gizarte eredua eraldatzeko ahalmena eta horrekin batera ekonomia ereduan eragiteko bidea, besteak beste, hezkuntza formalak gizartean duen pisuagatik eta unibertsitate mailako ikerketak landutako gaiei ematen dien zilegitasun eta bisibilizazioagatik.

Badira unibertsitatean korronte eraldatzaile hau bultzatu eta landu nahi duten irakasle, ikasle, ikertzaile eta mugimendu sozialak, Emaús Gizarte Fundazioak (@GrupoEmausFS) eta Mugarik Gabeko Ekonomilariek (@EconomiaJusta) beraiekin bat egiten dugu #KampusEkintzan #Kampusenaccion

Horri honetan bide honetan lantzen eta ezagutzen ari garen ideiak, esperientziak eta edukiak elkarbanatu nahi ditugu.

FAVICON