EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOARENGATIKO EUROPEAR KANPAINA

Featured

Ekonomia Sozial eta Solidarioa kapitalismoaren aurrean gero eta alternatiba errealagoa da. Pertsonentzako ekonomia batengatik apustua egiten du ekitatea, demokrazia, berdintasuna edota ingurugiroari errespetua dituelarik oinarrizko balore bezela. Era berean, gaur egun dominatzaile diren indibidualtasun, gehiegizko akumulazio eta ematen diren pertsonen arteko ezberdintasunei kontrajartzen zaio.

Europako 7 herrialdeko hainbat gazte elkartu gara Ekonomia Sozial eta Solidarioa bultzatzeko asmoz,justizia globala lortzeko giltzarria izan daitekeela uste baitugu. Horietako bat izan nahi duzu?

Bizkaia eta Gipuzkoatik taldetan lan egingo dugu, gure lana estatu mailako sare batetan integratuz Europako beste gazte taldeekin antolatzeko.

Gure kanpaina ezagutu ezazu

Parte hartzeko zure izena eman ezazu edo email bat bidaliguzu ecosfron.euskadi@ecosfron.org web helbidera

Foto campaña bilngüe

Bidezko eta Solidarioa den Ekonomia baten inguruko Gaikako Moduluak Slideshare-en

Bidezkoa eta Solidarioa den Ekonomia baten inguruan sakontzea nahiko al zenukete? Unibertsitateko ikasgelan eduki hauek txertatzea interesgarria de la deritzozu? Hemen dituzue powerpoint eran Gaikako Moduluak gure Slideshare-en

http://www.slideshare.net/KampusEnAccion

KampusEnAccion

HAUSNARKETA TAILERRA Ekonomiaren Irakaskuntza aztergai

Azaroaren 26a, 15:00etatik 17:00etara
Ekonomisten Euskal Elkargoa, Rodriguez Arias 4, 2. ezkerra. Bilbo

Uztailaren 9an egindako “Ekonomiaren Irakaskuntza aztergai” topaketan ekonomiaren irakaskuntzarekin erlazionatutako hainbat gairen inguruan solasean aritu ginen:

>> pentsamendu neoliberal bakarraren ondorioz, azterketa zientifikoaren aitzakian, ekonomistek egoerak sinplifikatu egin dituzte eta jatorriaren erro sozial eta morala ukatu

>> zeharkako gaien garrantzia, hala nola ingurumenaren iraunkortasuna, genero ikuspegia, etika edo enpresa eredu alternatiboak

>> nola lagundu Ekonomia Bidezkoago eta Solidarioagoa sortzen, ekonomia curriculumaren prestakuntza edukietatik abiatuta

Adostu zen komenigarria izango litzatekeela bigarren topaketa bat egitea, tailer formatuan, dinamika parte-hartzaile baten bidez gai horien inguruko hausnarketak partekatzeko, lehenengo jardunaldian sortutako ondorio eta ideia sendoetan oinarrituta.

EKONOMIAREN IRAKASKUNTZA AZTERGAI” TOPAKETAREN ONDORIO ETA IDEIA SENDOAK (2015/07/09)

La Enseñanza de la Economía taller eusk

IKASTAROA: “BESTELAKO MUNDU POSIBLE BATERAKO KOMUNIKAZIOA”

2015ko urriaren 29tik abenduaren 3ra

15:00etatik 18:00ak arte

Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Campusa

Gure gizartean edozein ekintza aurrera eramateko komunikazio lantzea beharrezkoa da helburuak lortzeko. Gizarte zuzena eta solidarioagoa eraikitze aldera komunikazioak duen eraginaz kritikoki hausnartzea du helburu ikastaro honek. Hori lortzeko, giza eskubideak, genero-berdintasuna, ekonomia solidarioa eta nazioarteko erlazioak aintzat hartzen dituzten oinarri teoriko zein praktikoetatik abiatuko gara.

Informazio gehiagorako

José Manuel Naredoren hitzaldia egungo ideologia ekonomiko menderatzaileari buruz

Irailak 30, asteazkena, José Manuel Naredo ekonomilari eta estatistikalariak ‘La economía en evolución’ izeneko hitzaldia eskainiko du Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan, Ingurumen-Zuzenbideko Online Masterraren testuinguruan.

cristinaenea

Master honen inguruan informazio gehiago: http://mida.asmoz.org/index.php/es/

José Manuel Naredo ekonomilari eta estatistikalari madrildar ezaguna ekonomia ekologikoaren dibulgatzaile da, eta esparru horretan ekarpen esanguratsuak egin ditu. Munduaren arazoak kudeatzeko ezgauza izanik, egungo ideologia ekonomiko nagusia razionaltasun zientifikoz apaindua azaltzen zaigu. Ideologia horren sorreraren, garapenaren eta ikuspegien inguruko azterketaren aurkezpena egingo du Naredok hitzaldi honetan. Ikuspuntu alternatiboak sortzeko aukera ere aztertuko ditu.

Hitzaldia Cristina Enea Fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ingurumen-Zuzenbideko Online Masterrak antolatzen dute, eta irailaren 30ean izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan.