HAUSNARKETA TAILERRA Ekonomiaren Irakaskuntza aztergai

Azaroaren 26a, 15:00etatik 17:00etara
Ekonomisten Euskal Elkargoa, Rodriguez Arias 4, 2. ezkerra. Bilbo

Uztailaren 9an egindako “Ekonomiaren Irakaskuntza aztergai” topaketan ekonomiaren irakaskuntzarekin erlazionatutako hainbat gairen inguruan solasean aritu ginen:

>> pentsamendu neoliberal bakarraren ondorioz, azterketa zientifikoaren aitzakian, ekonomistek egoerak sinplifikatu egin dituzte eta jatorriaren erro sozial eta morala ukatu

>> zeharkako gaien garrantzia, hala nola ingurumenaren iraunkortasuna, genero ikuspegia, etika edo enpresa eredu alternatiboak

>> nola lagundu Ekonomia Bidezkoago eta Solidarioagoa sortzen, ekonomia curriculumaren prestakuntza edukietatik abiatuta

Adostu zen komenigarria izango litzatekeela bigarren topaketa bat egitea, tailer formatuan, dinamika parte-hartzaile baten bidez gai horien inguruko hausnarketak partekatzeko, lehenengo jardunaldian sortutako ondorio eta ideia sendoetan oinarrituta.

EKONOMIAREN IRAKASKUNTZA AZTERGAI” TOPAKETAREN ONDORIO ETA IDEIA SENDOAK (2015/07/09)

La Enseñanza de la Economía taller eusk

IKASTAROA: “BESTELAKO MUNDU POSIBLE BATERAKO KOMUNIKAZIOA”

2015ko urriaren 29tik abenduaren 3ra

15:00etatik 18:00ak arte

Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Campusa

Gure gizartean edozein ekintza aurrera eramateko komunikazio lantzea beharrezkoa da helburuak lortzeko. Gizarte zuzena eta solidarioagoa eraikitze aldera komunikazioak duen eraginaz kritikoki hausnartzea du helburu ikastaro honek. Hori lortzeko, giza eskubideak, genero-berdintasuna, ekonomia solidarioa eta nazioarteko erlazioak aintzat hartzen dituzten oinarri teoriko zein praktikoetatik abiatuko gara.

Informazio gehiagorako