HAUSNARKETA TAILERRA Ekonomiaren Irakaskuntza aztergai

Azaroaren 26a, 15:00etatik 17:00etara
Ekonomisten Euskal Elkargoa, Rodriguez Arias 4, 2. ezkerra. Bilbo

Uztailaren 9an egindako “Ekonomiaren Irakaskuntza aztergai” topaketan ekonomiaren irakaskuntzarekin erlazionatutako hainbat gairen inguruan solasean aritu ginen:

>> pentsamendu neoliberal bakarraren ondorioz, azterketa zientifikoaren aitzakian, ekonomistek egoerak sinplifikatu egin dituzte eta jatorriaren erro sozial eta morala ukatu

>> zeharkako gaien garrantzia, hala nola ingurumenaren iraunkortasuna, genero ikuspegia, etika edo enpresa eredu alternatiboak

>> nola lagundu Ekonomia Bidezkoago eta Solidarioagoa sortzen, ekonomia curriculumaren prestakuntza edukietatik abiatuta

Adostu zen komenigarria izango litzatekeela bigarren topaketa bat egitea, tailer formatuan, dinamika parte-hartzaile baten bidez gai horien inguruko hausnarketak partekatzeko, lehenengo jardunaldian sortutako ondorio eta ideia sendoetan oinarrituta.

EKONOMIAREN IRAKASKUNTZA AZTERGAI” TOPAKETAREN ONDORIO ETA IDEIA SENDOAK (2015/07/09)

La Enseñanza de la Economía taller eusk

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude



*