#KampusEkintzan #KampusenAccion: Ekonomia bidezkoa eta solidarioa Unibertsitatean

Ekonomia bidezkoa eta solidarioa sustatzeko, beharrezkoa da unibertsitatean ekonomiaren ikaspen kritikoa eta anitza egitea. Unibertsitateak badauka gizarte eredua eraldatzeko ahalmena eta horrekin batera ekonomia ereduan eragiteko bidea, besteak beste, hezkuntza formalak gizartean duen pisuagatik eta unibertsitate mailako ikerketak landutako gaiei ematen dien zilegitasun eta bisibilizazioagatik.

Badira unibertsitatean korronte eraldatzaile hau bultzatu eta landu nahi duten irakasle, ikasle, ikertzaile eta mugimendu sozialak, Emaús Gizarte Fundazioak (@GrupoEmausFS) eta Mugarik Gabeko Ekonomilariek (@EconomiaJusta) beraiekin bat egiten dugu #KampusEkintzan #Kampusenaccion

Horri honetan bide honetan lantzen eta ezagutzen ari garen ideiak, esperientziak eta edukiak elkarbanatu nahi ditugu.

FAVICON