José Manuel Naredoren hitzaldia egungo ideologia ekonomiko menderatzaileari buruz

Irailak 30, asteazkena, José Manuel Naredo ekonomilari eta estatistikalariak ‘La economía en evolución’ izeneko hitzaldia eskainiko du Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan, Ingurumen-Zuzenbideko Online Masterraren testuinguruan.

cristinaenea

Master honen inguruan informazio gehiago: http://mida.asmoz.org/index.php/es/

José Manuel Naredo ekonomilari eta estatistikalari madrildar ezaguna ekonomia ekologikoaren dibulgatzaile da, eta esparru horretan ekarpen esanguratsuak egin ditu. Munduaren arazoak kudeatzeko ezgauza izanik, egungo ideologia ekonomiko nagusia razionaltasun zientifikoz apaindua azaltzen zaigu. Ideologia horren sorreraren, garapenaren eta ikuspegien inguruko azterketaren aurkezpena egingo du Naredok hitzaldi honetan. Ikuspuntu alternatiboak sortzeko aukera ere aztertuko ditu.

Hitzaldia Cristina Enea Fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ingurumen-Zuzenbideko Online Masterrak antolatzen dute, eta irailaren 30ean izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan.