#KampusEkintzan

KampusEkintzan Garapenerako Hezkuntzako Proiektu bat da, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitateko komunitateari zuzendua. Bere helburua hezkuntza eremu formal eta ez formaletan Ekonomia Bidezkoa eta Solidaria sustatzea da, unibertsitateko komunitateak gaur egungo eredu sozioekonomiko globala eraldatzeko jakintza, tresna eta ekintzak izan ditzan.

Proiektuaren helburua unibertsitateko ikasle eta irakaslegoak estruktura ekonomiko eta sozial bidezkoagoak eraikitzeko konpromezuan aurrera egitea da, bertako Giza Garapenerantz pausuak emanez eta unibertsitate mailako programa akademikoetan ohikoak ez diren edukiak sustatuz, gizarteko baloreen eraldaketan eraginez.

Azken tweetak:


Ikusi tweet guztiak