Emaus Gizarte Fundazioak esperientzia luzea du tokiko, nazioko eta Europako proiektuak diseinatzen eta gauzatzen. Proiektu horiek administrazio publikoaren, enpresen, zentro teknologikoen eta beste interes-talde batzuen arteko lankidetza ahalbidetzen dute, ekonomia zirkularraren eta gizarteratzearen esparruan berrikuntza eta etengabeko hobekuntza sustatuz.

Proiektu eta aliantza horiek guztiek bat egiten dute Emaus Gizarte Fundazioak gizarte justuago, ekitatiboago, inklusiboago eta iraunkorrago baterako eragile eraldatzaile izateko duen ikuspegiarekin.

Azken urteetako proiektu garrantzitsuenak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, eta, proiekturen bat elkarrekin landu nahi izanez gero, idatzi. Harremanetarako e-posta: proiektuak@emaus.com