EKOdiseinua bultzatzeko SMART soluzioa.

SMARTEKO proiektuak produktuaren pasaporte digitalen sorrerari erantzungo dioten ingurune edo plataforma digitalen oinarriak ezarri eta horiek garatu nahi ditu, modu efiziente, egituratu, seguru eta automatizatuan gaituz:

  • Datuak biltzea.
  • Balio kateko eragile bakoitzak sortutako informazioaren trazabilitatea.
  • Pasaporte digitala osatzen duten iraunkortasun eta/edo zirkulartasun adierazleen kalkulua.
  • Balio kate zirkularreko/hornidura kateko eragileen artean informazioa partekatzeko bete beharreko baldintzak: erregistroaren bortxaezintasuna, zibersegurtasuna, pribatutasuna, anonimizazioa (kasuaren arabera), etab.

Proiektua gauzatzeak produktuaren pasaporte digitala indarrean jartzen denerako prestatzeko balioko du, eta Europako etorkizuneko eskakizunei erantzuteko eta egokitzeko gaitasun askoz handiagoa izango du, bai ekodiseinuaren arauditik eratorritako eskakizun orokorrei, bai sektorekoenei (adibidez: Delegated Acts, eraikuntza produktuen erregelamendua, etab.).

Hurbilketa horrek, araudia errespetatzeaz gain, onura jakin batzuk ere eragin beharko ditu, negozioen (eta, beraz, enpresen) funtzionamendua eta efizientzia hobetuko dutenak, esate baterako:

  • Ekoizpen jasangarria eta ekodiseinuko praktikak hobetzea.
  • Produktuaren bizitza baliagarria luzatzea eta produktuaren erabilera optimizatzea.
  • Merkataritza aukera berriak eskaintzea eragile ekonomikoei, balio zirkularra atxikiz eta erauziz.
  • Ekonomia zirkularrerako trantsizioa erraztea, materialen eta energiaren alorreko eraginkortasuna bultzatuz.

Laguntzaileak:

Gobierno Vasco - Euskal Jaurlaritza
Europar Batasuna Unión Europea - Feder