Logistika adimenduna eta sentsorikoa bilketa pribatuetan.
Proiektuaren helburua da hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko Gipuzkoako zentro baimenduetan kudeatzeko araudia ezartzen laguntzea, lurraldean horretarako ahalmen handiagoa sortuz.
Europako biztanle bakoitzak batez beste 11 kg ehun produktu botatzen ditu urtean. Mundu mailan, berriz, segundo bakoitzeko ehungintza produktuen kamioi baten edukia botatzen da zabortegira edo errausten da. Ehungintzako produktuen munduko ekoizpena ia bikoiztu egin zen 2000 eta 2015 artean, eta arropa eta oinetakoen kontsumoa % 63 handituko dela kalkulatzen da hemendik 2030era. Etengabeko igoera horrekin batera, ondorio negatiboek ere gora egiten jarraitzen dute baliabide, ur, energia kontsumo eta klimari dagokionez. Ehungintzako produktuen ekoizpen eta kontsumoari lotutako arazoak inoiz baino larriagoak dira orain.
Testuinguru horretan, proiektu hau prozesuaren lehen jarduera hobetzean eta berritzean zentratuko da, hau da, hondakinaren gaikako bilketa egokian, espazio pribatuetan gordailu puntuen presentzia handituz, datuen kudeaketa prozesua eta ibilbideen plangintza digitalizatuz eta, horrela, ingurumen inpaktu handiena duen jarduera azpimarratuz, hau da, logistika. Ekimenaren helburua da ehungintzako hondakinak biltzeko logistika adimendun bihurtzea.
Bide horretan lagungarri izan daiteke ehun hondakinen bilketari aplikatutako sentsorika, hots, kudeaketa eta birziklatze prozesua optimizatzea bilatzen duena teknologia berria. Sentsorika bereziki erabilgarria izan daitekeen hainbat alderdi daude, hala nola ehunak identifikatzea eta sailkatzea, edukiontziak monitorizatzea, material kutsatzaileak edo ehunezkoak ez diren materialak detektatzeko kalitate kontrola, trazabilitatea eta datuen analisia.
Proiektu honetan, bilketak diseinatzeko orduan, ehun hondakinaren zirkulua ixteko urrats guztiak hartzen dira kontuan, baita hondakin hori biltzea, tratatzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzeko prestatzea eta berreskuratutako produktua saltzea ere. Ondoren etorriko diren urrats guztiak kontuan hartuta diseinatu behar da bilketa.
Emaus Gipuzkoa gizarteratze enpresak plan integral bat du makinerian eta ekipamenduan inbertitzeko, langileak prestatzeko, digitalizatzeko eta herritarrak komunikatzeko eta sentsibilizatzeko, Ekocenterretatik gertu dauden herritarrak hondakinak ematearen garrantziaz kontzientziatzeko.
Ehun hondakinen kudeaketan sentsorika sartzeak birziklatzearen eraginkortasuna eta efikazia hobetzeaz gain, modaren industrian jasangarritasunerako eta ingurumen inpaktua murrizteko ahaleginak ere babesten ditu.
Laguntzaileak:
Beste proiektu interesgarri batzuk