SOSRAEE. Negozio eredu eta metodologia berriak TEEHen kudeaketan, ekonomia zirkularrago baterantz.

SOSRAEE proiektuaren garapenaren bidez, ekosistema fisiko berritzaile bat diseinatzea espero da Emausek Arrasaten eta Urnietan dituen instalazio baimenduetan, TEEHak birbalioztatzeko, honako hauek erraztuz:

  • Edozein motatako TEEHen osagai baliotsuak berreskuratzea eta saltzea.
  • Garbigailuak konpondu, berregokitu eta saltzea.
  • Hozkailuak konpondu, berregokitu eta saltzea.
  • Ontzi garbigailuak konpondu, berregokitu eta saltzea.

Gure estimazioen arabera, ekosistema berri hori ezarrita, TEEHen balioa handituko litzateke, prozesuaren efizientzian % 70 aurreztuz, eta % 80, berriz, azkenean salgai jartzen den produktuaren kalitatea bermatzeari dagokionez, erreklamazioak, itzulketak eta sinesgarritasun galera saihestuz.

Gainera, prozesu guztiak kontrolatu ahal izateko, tokiko plataforma teknologiko bat sortuko da, TEEHen eremuko mantentze prediktibo industrialera bideratua, soluzioak eta zerbitzuak integratuko dituena, Emausen instalazioetan egiaztatuko dena eta, besteak beste, Adimen Artifiziala, Big Data eta mantentze prediktiboa bezalako teknologiekin lan egingo duena, adibidez, TEEH birbalorizatuen sarrera eta irteera korronteak optimizatzeko.

Eraldaketa digitaleko proiektu honek konektibitate eta elkarreragingarritasun erronkak gainditzen laguntzen du balio katean zehar, hau da, erabaki teknikoak eta direktiboak hartzeko gomendioak jasotzeko, transmititzeko, tratatzeko, biltegiratzeko eta komunikatzeko prozesuek osatutako katean zehar.

Ekosistema berri honekin Emausera iritsiko diren TEEHen % 55 berreskuratzea espero da, berreskuratu ezin izan diren beste TEEH batzuetatik ateratako piezak erabiliz (edo erabili gabe). Horrela, garbigailuak, hozkailuak eta telebista berrerabiliz, 136.347 kg CO2 isuri saihestu eta 9.428.27 litro ur aurreztuko dira 2027rako.

Laguntzaileak:

Gobierno Vasco - Euskal Jaurlaritza
Europar Batasuna Unión Europea - Feder