Europako erakundeek finantzaketa eskatu diote EBri Europako ehungintzaren birziklapena salbatzeko

Europako erakundeek finantzaketa eskatu diote EBri Europako ehungintzaren birziklapena salbatzeko

Hilabete baino gutxiagoan, ehun-hondakinen gaikako bilketa nahitaezkoa izango da Europar Batasunean. Hori funtsezko urratsa da ekonomia zirkular baterantz, baina laguntza egokirik gabe, sektorea kolapsatzea eragin lezake.

Zergatik? Gehiegizko ekoizpen masiboak, moda azkarrak eta presio ekonomiko gero eta handiagoek sektorea bere mugetara eramaten ari direlako.

Zer dago jokoan? Gizarte-ekonomiako enpresen biziraupena, eta horrekin batera, pertsona askoren enplegua eta planetaren zaintza.

Zer behar dugu? Berehalako larrialdiko finantzaketa.

Egoera honen aurrean, Europa mailako Reuse and Recycling European Union Social Entreprises ekimenak premiazko neurriak eskatu dizkie arduradun politiko europar eta nazionalei.

Irakurri gutun irekia eta babestu deialdia: https://lnkd.in/dcMcmdaN