"Zubia Kirola" ekimenak kirola lokarri izango du gizarte inklusioa lortzeko
Azaroaren 28an, ZUBIA KIROLA programa aurkeztu zen Irunen. Elkartasun ekimen berezia da, kirola gizarteratzeko zubi bihurtzen duena eta Zubia harrera-zentroko erabiltzaileei zuzenduta dagoena.
Zubia lehen arretako baliabidea da, 18 urtetik gorako bazterketa-egoeran dauden pertsonentzako pentsatua, Emaus Gizarte Fundazioak kudeatuta eta Irungo Udalak finantzaturikoa. Harrera, atseden eta topagune gisa funtzionatzen du, informazioa eta laguntza eskaintzen ditu gizarte-langileen eta hezitzaileen bidez, baita gestioetan eta hezkuntza-sozioko jardueretan laguntza ematen ere.
Iazko urte amaieran, Chakib Lachgar (Behobia-SS hiru aldiz irabaziduna) eman zuen hitzaldi baten ostean, Zubiara joaten diren hainbat pertsonak entrenatzen eta korrika egiten hastea erabaki zuten. Ondoren, Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) lasterketetan parte hartzen hasi ziren. Ilusio horrek proiektu honen sormena ekarri zuen, Irungo Udalaren parte-hartzearekin eta Laboral Kutxaren babes ekonomikoa duena, non kirola lokarri izango da gizarte inklusioa lortzeko. Proiektuak hurrengo ideietan datza:
- BATeko entrenatzaile batekin astean bitan entrenatu ariketa fisiko ezberdinak eta korri egiteko. Saio bat goizez izango da eta bestea arratsaldez.
- Kamiseten banaketa ariketak egin ahal izateko.
- BATean kanpaina bat sustatuko da bere gizarte masak erabiltzen ez dituzten edo egoera onean ez dauden kirol zapatilak uzteko programako parte hartzaileak erabili ahal izateko.
- Interesdunak: kirol ekimenetan parte hartu edota laguntza eman.
- Hilean behin, entrenamendu bat hamaiketako batekin.
Programaren hasiera abenduan izango da.
Beste berri interesgarri batzuk