Emaus Gizarte Fundazioak, GK Green Fashion desfilean, Gipuzkoako moda jasangarriaren aintzindari gisa duen jarrera berretsi zuen

Emaus Gizarte Fundazioak, GK Green Fashion desfilean, Gipuzkoako moda jasangarriaren aintzindari gisa duen jarrera berretsi zuen

Emaus Gizarte Fundazioak bigarren eskuko jantzi eta objektuekin egindako sei estilismo ezberdin aurkeztu zituen, nortasuna eta iraunkortasuna uztartuz, eta, horrekin batera, prozesuan parte hartu zuten laneratze-postuetan dauden pertsonen ekarpena azpimarratuz.

Lan ildo hau Fundazioak ekonomia zirkularrarekin duen konpromisoaren parte da, laneratzeko eta gizarte bidezkoago, inklusiboago eta kohesionatuago baterantz aldatzeko tresna gisa.

"Nik berrerabiltzen dut, eta zuk?" kanpainaren baitan, Emaus Gizarte Fundazioak kontsumo arduratsuago bateranzko begirada-aldaketa sustatzen du, moda jasangarria irisgarria, bakarra eta inklusiboa dela erakutsiz.