Footplastic

Footplastic

Plastikozko fluxuen zirkulartasunaren arazoa eta ihesak ebaluatzeko datuen eskasia kontuan hartuta, FOOTPLASTIC proiektuak lagundu egin nahi du hondakin plastikoak baliabide gisa erabiltzen (ekonomia zirkularra), material birziklatuak kalkulatzen eta kontabilizatzen, eta balio-kate osoan berrikuntza eta teknologia sustatzen.

Testuinguru horretan, proiektu honek 4 garapen handi hartzen ditu bere baitan:

  • Enpresen plastiko-aztarna kalkulatzeko neurketa-metodologia berria, FOOTPLASTIC metodologia, plastikoen balio-katea zirkularizatzeko ekintza informatuak har daitezen.
  • FOOTPLASTIC Platform garapen teknologikoa; 360º-ko trazabilitateko IoT/BlockChain plataforma bat, industria-prozesuen aurreko eta osteko hondakin plastikoen bilketa-, birziklapen- eta errebalorizazio-prozesuak digitalizatuko dituena.
  • Birbalorizatutako konposatu tekniko berriak sortzea, UNE-EN 15343:2008 Arauaren bidez ziurtatuak, industria plastikoan berriro sartzeko.
  • Beren formulazioan FOOTPLASTIC konposatu tekniko errebalorizatu berriak sartuko dituzten produktu berriak fabrikatzea.

FOOTPLASTIC proiektuari esker, Euskadiko industria-enpresek azterlan bat izango dute, beren plastiko-aztarna kalkulatzeko eta ebaluatzeko metodologiei buruzkoa, bai eta karakterizaziorako eta ebaluaziorako tresna interaktibo bat ere, lurraldean eskala desberdineko kalkulu sistema onenak identifikatzea eta aplikatzea erraztuko duena.

FOOTPLASTIC plataformak aukera emango du prozesu produktiboak, logistikoak eta administratiboak kudeatzeko, produktuen, materialen eta horien makinen trazabilitatea ziurtatzeko, bai eta beharrezko inteligentziaz hornitzeko ere, horrela datu-bolumen handiak informazio baliotsu bihurtuta efizientzia hobetzeko eta kostu operatiboak murrizteko. Birziklapen- eta errebalorizazio-prozesutik eratorritako prozesuak izango dira ardatz, errebalorizatutako konposatu tekniko berrien kalitatea bermatu eta ziurtatu ahal izateko.

Espero diren emaitzak, hondakin plastikoen balorizazioari egiten zaion ekarpena dela eta, bat datoz Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) 9. helburuarekin –industria, berrikuntza eta azpiegiturari buruzkoa–, bai eta 12. GJHarekin ere –ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruzkoa–.

Esteka interesgarriak

Gobierno Vasco - Euskal Jaurlaritza
Fondo social europeo - Unión Europea
Birziplastic
Kayteko
Clossa
Fagor Electrónica
MIK S. Coop
Gaiker
aclima