Nomada Jaialdia
Bazterretan bizitzeak esan nahi du ikusgarriaren eta ikusezinaren mugen artean, entzuten diren ahotsen eta isiltzen direnen artean okupatzea eta ibiltzea. Alboan geratzeak esan nahi du, halaber, bizitza batzuk garrantzitsuak direla eta beste batzuk, berriz, kanpo geratzen direla, eztabaidetatik, agendetatik, lehentasunetatik, egunerokotasunetatik kanpo.
Erronka horri erantzunez, Nomada Jaialdia etengabeko mugimenduan dagoen topagune eta elkargune gisa aurkezten da. Arrisku egoerei edo bazterketa egoerei aurre egiten dieten pertsonen eta kolektiboen aniztasuna biltzen du, lurraldeko gizarte erakundeekin eta kultura eragileekin batera. Horren helburua da proiektu artistikoak eta komunitarioak elkarrekin sortzea, bizitzak beren lehentasunen erdigunean jarriko dituzten hiriak eraikitzeko. Horretarako, kultura oinarriko sortze prozesuez gain, proiektuak prestakuntza prozesu bat planteatzen du, esku-hartze sozialeko erakundeei zein kultura eragileei zuzendua, kultura komunitarioaren, artibismoaren edo mentoria sozialaren gakoetan sakontzeko.
Bestetik, proiektu hau oso aproposa da beste esku-hartze batzuk abian jartzeko esparrua gisa, adibidez: Nomada Dantzatuz proiektua, Ehunduz Ametsak edo Kultuarte.
Laguntzaileak:
Esteka interesgarriak
Beste proiektu interesgarri batzuk