EAEko arretaren eta ibilbide soziolaboral integralen eredua

Ekimen honen bidez, pertsonen arreta pertsonalizatuko eta ibilbide integralak garatzeko eredu bat inplementatu nahi da, ikuspegi komunitario batetik, taldearen gizarteratze programen kudeaketako esperientzian eta jardunbide egokien azterketan oinarrituta, eta proposamena kasuen kudeaketa egokian zentratuta, eta modu dinamikoan honako alderdi hauek barne hartuta: diagnostiko bat, pertsonen bazterketa arriskuaren maila behar bezala identifikatzea eta laguntzen diseinu malguago bat.

Hau da, proiektu esperimental honen bidez, “zerbitzuen katalogoa” kontzeptutik “laguntzak pertsonalizatzeko” eredura eta pertsonei laguntzeko tokiko ekosistemen sorrerara igarotzen lagundu nahi da. Proposamen hau koherentea da taldearen lan komunitarioaren ikuspegiarekin.

Eredu holistiko horren inplementazioaren esparruan, dimentsio soziolaborala landuko da, trantsizio berdeak eta digitalak eskaintzen dituen enplegu aukerak aprobetxatuz. Horretarako, proiektuak, Gipuzkoako eskualde garapenerako agentziekin, administrazio publikoekin eta hirugarren sektoreko beste eragile batzuekin koordinatuta, ekonomia zirkularraren esparruan hiru ibilbide soziolaboral zehatz garatzea aurreikusten du. Hauek dira hiru ibilbide soziolaboralak:

  • Hondakinen logistika eta biltegiratzea.
  • Hondakinen tratamendua, konponketaren edo upcycling delakoaren bidez.
  • Berreskuratutako produktuak merkaturatzea.

Laguntzaileak:

Gobierno Vasco - Euskal Jaurlaritza
Lanbide
Fondo social europeo - Unión Europea

Esteka interesgarriak: kanpokoak edo barrukoak.

FSE+ 2021-2027 Programa – Ekonomia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus