Maniklik, arte eta gizarte erakusketa. Berrerabilitako ehun-hondakinekin egindako sei sorkuntza ikusgai, Arrasaten eta Hernanin

Maiatzaren 26tik ekainaren 7ra, bisitatu MANIKLIK erakusketa, Arrasaten eta Hernanin berrerabilitako ehun-hondakinekin egindako sei sorkuntza biltzen dituen erakusketa artistiko eta soziala.
MANIKLIK erakusketa artistikoa eta soziala da, eta ehun-hondakin berrerabiliekin egindako sei sorkuntza biltzen ditu. Pieza horiek hamaika manikiren multzo baten parte dira. Manikiak foru-titulartasuna duten gizarte-zerbitzuetako erabiltzaileek sortu zituzten, eta Emaus Gizarte Fundazioak kudeatzen ditu, Munton.
Kutxa Fundazioak bultzatutako Hitzetatik Ekintzetara programaren parte da ekimena, eta herritarrak 2030 Agendara hurbiltzea eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin konpromiso kolektiboa sustatzea du helburu. Testuinguru horretan, MANIKLIK erakusketak 18. GJHan jartzen du arreta: Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna, hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta onarpena aldarrikatuz, pertsonen eta gizarteen garapenerako ezinbesteko faktore gisa.
Erakusketa maiatzaren 26tik ekainaren 7ra bisitatu ahal izango da, Emaus Gizarte Fundazioak Arrasaten eta Hernanin dituen bigarren eskuko dendetan.
Berriro begiratzera gonbidatzen zaitugu, askotan bazterrean uzten denaren edertasuna eta balioa (ber)deskubritzeko: bai materialean, bai gizatasunean.
Gustukoen duten manikiaren alde bozkatzen dutenen artean, bigarren eskuko dendetan gastatzeko 50 €-ko lau bonu zozkatuko dira.
📅 Datak: maiatzaren 26tik ekainaren 7ra
📍 Lekuak: Emaus Gizarte Fundazioaren dendak Arrasaten eta Hernanin
PARTE HARTU
Kutxa Fundazioaren babesarekin
Beste berri interesgarri batzuk