Ekonomia soziala eta zirkularra hizpide dituen nazioarteko lehen ASETT Foroan arrakasta kasu gisa aukeratua Emaus Gizarte Fundazioaren eta Kooperaren arteko ABEEa

ASETT

Maiatzaren 28tik 30era, nazioarteko lehen ASETT Foroa egingo da Donostian, gizarte-ekonomiaren etorkizuna definitzen laguntzeko. Emaus Gizarte Fundazioaren eta Kooperaren ABEEa hautatu da praxi on gisa azaltzeko.

Hiru egunez, Donostia desberdintasunen murrizketan eta gizarteratzean zein laneratzean ekonomia sozialak duen eginkizunari buruzko eztabaidaren topagune bilakatuko da, eta tartean, enpresa biok inklusioari egiten diogun ekarpena izango da entzungai, ekonomia zirkularraren alorrean burutzen dugun lanaren baitan. 

Maiatzaren 30ean izango da hitzordua, goizeko 09:00tan, Kursaal handiko 4. aretoan. Gurekin batera izango dira mahai inguruan “Serenos de Gijón” eta belgikako “Gammes ASBL” baita. 

Anima zaitezte parte hartzera. Informazio gehiago www.asett.org atarian.