Tratamendua
Tratamenduaren ibilbidea honetan oinarritzen da: hondakinak berrerabiltzeko prestatzean, bigarren bizitza bat emateko ezinbesteko urratsa. Tipologia kontuan hartuta —ehunak, hondakin handiak edo TEEH (tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak)—, materialak berrikusi, sailkatu eta, beharrezkoa denean, tratatu egiten dira, gure dendetan bigarren eskuko salmentara pasatu aurretik.
Fundazioak 2 tratamendu-zentro ditu Errenterian eta Urnietan, 4.000 m² baino gehiagoko azalerarekin, urtean 2.400 tonarainoko kudeaketa egiteko gaitasuna izanik.
- Errenteriako planta ehungintza-hondakinen tratamendura bideratuta dago, urtean 2.000 tonarainoko gaitasunarekin.
- Urnietako planta tamaina handiko hondakin eta tresna elektriko eta elektronikoen (TEEH) kudeaketan espezializatua dago, urtean 280 tona baino gehiago tratatuz
