Elkarbideak
ElkarBideak esparru programaren helburua da gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea sustatzea eta gizartearen zati baten bazterkeria prebenitzea. Proposamen honen bidez, jadanik martxan dauden bi komunikabide proiekturi jarraipena eman eta indartu nahi dira (Gipuzkoako “Uba Bidetik” aldizkaria, eta Bizkaiko “Ganbara Gizarte Irratia”). Biak ere gizarte bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonek bultzatuak dira, eta bi esperientziek hainbat elementu komun dituzte: garapen pertsonala, jakintzak aitortuz eta trukatuz; euren komunikazio trebetasunak indartzea, eraikuntza kolektiboaren bidez; gizarteratzea bultzatzea, hurbileko komunitatean jardunez; eta gizarte bazterkeriako egoeran dauden pertsonen errealitatearen inguruko sentsibilizazioa, garatutako esperientziak gizarteratuz.
Laguntzaileak:
Esteka interesgarriak
Beste proiektu interesgarri batzuk