Donostiako zinemaldiko alfonbra gorria jasangarritasunaren eta elkartasunaren ikur bihurtu da
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren alfonbra gorri ikonikoak glamourretik harago urrats bat emango du, eta jasangarritasunaren eta elkartasunaren eredu bihurtuko da, lankidetza zabal bati esker: Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentua, Donostiako Zinemaldia, Emaus Gizarte Fundazioa, Elikagaien Bankua eta Spanset enpresaren artekoa, alegia.
Aitziber Zubillaga, Emaus Gizarte Fundazioko zuzendari nagusia: “Ekintza bereziki garrantzitsua da, ez bakarrik egiten duen lan sozial eta solidarioagatik, baita preskripzio-ahalmen handia duelako ere. Gipuzkoako kultura-agendaren mugarririk garrantzitsuenetako baten esparruan gertatzen da, lurraldeko erakunde publiko-pribatu oso esanguratsuen arteko aliantzaren ondorioz. Emaus Gizarte Fundazioaren asmoa da kontsumo-jarraibide iraunkorrago eta solidarioagoetara begira aldaketa sustatzea, eta, beraz, ezin poz handiagorik izan proiektu honetan parte hartzeagatik”.
Ekintza hori bat dator kontsumo-ohitura arduratsuak sustatzeko eta materialen bizitza erabilgarria maximizatzeko helburuarekin, jasangarritasuna ekitaldi handietan ere sar daitekeela erakutsiz. Alfonbra gorria berrerabiltzeak hondakinak sortzea saihesteaz gain, ekonomia zirkularraren potentziala eta Donostiako Zinemaldiaren konpromiso soziala ikusarazten ere lagunduko du.
Beste berri interesgarri batzuk