Bidalan

Bidasoa Bizirik-ekin lankidetzan, eskualdeko proiektu honek Lanbide Heziketako erakundeak eta zentroak batzen ditu, lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako aktibazio soziolaboraleko ibilbideak sortzeko helburuarekin. Honako alderdi hauek hobetzeko beharra azpimarratu da: lankideen arteko koordinazioa eta parte-hartzaileen jarraipena eta tutoretza; izan ere, maiz gertatzen da ikasleek ikasketak uztea, eta hori konpondu nahi da. Horretarako, prospekzio lana eta Sareko enplegu eskaintzen fluxua erraztuko duen baliabide komun baten bilaketa egin nahi da.

Emaus Gizarte Fundazioak triaje edo bereizketako eta bide garbiketako langile izateko prestakuntza ibilbide bat prestatu du. Guztira 370 ordu ditu, eta horietatik 60 konpetentzia sozioprofesionalak emateko izan ziren. Parte-hartzaileek, gainera, lanekoak ez diren 90 orduko praktikak egiteko aukera zuten ibilbidearen amaieran. Ezarritako laneratze helburua gutxienez 4 pertsonak lan kontratua lortzea zen, eta helburu hori bete da.

Laguntzaileak:

Gipuzkoa Foru Aldundia - Diputación foral
Gipuzkoa Jasangarritasuna
Bidasoa activa