Nerea Melgosa sailburua eta bere taldea Emaus Gizarte Fundazioaren UBA egoitza-zentroan izan dira bisitan

Emaus Gizarte Fundazioak Donostian duen UBA egoitza-zentroak Eusko Jaurlaritzako bisita instituzionala izan du, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko sailetik. Nerea Melgosa sailburua, Ana Belén Otero sailburuordea eta Itziar de la Peña zuzendaria izan dira, eta bertan artatu dituzte Fundazioko zuzendari nagusia den Aitziber Zubillagak eta inklusiorako gizarte zerbitzutako arduradun den Iune Polok.
Bisitaren helburua Fundazioaren estrategia berria partekatzea eta sailaren iritzia jasotzea izan dira, erakundeetako ordezkariei UBA zentroaren lana bertatik bertara ezagutzeko aukera ematearekin batera. UBA zentroa 1995etik martxan dago eta bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako inklusiorako zerbitzuak eskainiz. Gaur egun, 33 pertsona bizi dira zentroan, gizarteratzean espezializatutako talde baten akonpainamendua jasota.
Aitziber Zubillaga: "Benetan eskertzen dugu Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoarekin izandako elkarrizketa. Administrazioen eta gizarte-erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa da gizarte bidezkoagoa, kohesionatuagoa eta iraunkorragoa eraikitzen jarraitzeko ".
Beste berri interesgarri batzuk