Haziguneak

Klima Larrialdiko testuinguru honen aurrean, Haziguneak proiektuak agente anitzeko espazioen dinamizazioan identifikatutako ikaskuntzak jasotzea planteatzen du, bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duten komunitate inklusiboek zer ezaugarri izan beharko lituzketen galdetzen zaienean. Komunitate Zirkular esaten diegu eredu horiei; izan ere, Ekonomia Zirkularra (Ekonomia Sozial eta Solidariotik abiatutakoa) eta feminismoa hartuko dituzte etengabeko elkarrizketan dauden elementu nuklear gisa.

Hausnarketa-prozesutik abiatuta, hainbat erronka eraiki eta lehenetsiko dira, eragileek segmentatutako ibilbide orria markatuko dutenak. Erronka horiek unibertsitatera eta beste eragile sozial, politiko eta ekonomiko batzuetara eramango dira, horien edukietan sakonduz (dagokion material pedagogikoa sortuta) eta subjektu protagonisten gaitasunak indartu eta kontzientzia kritikoa sortzen lagunduko duten partaidetza metodologiak iradokiz.

Proiektu honek, gainera, alderdi kontzeptualetik praktikara igarotzea proposatzen du, aurreko faseetan landutako ezagutza eta metodologiak eraginkortasunez aplikatzea ekarriko duten ikerketa kolektiboko hiru prozesurekin batera.

Laguntzaileak:

Donostia - San Sebastián - Lankidetza - Cooperación