UPMS FASE II: Unibertsitatea/Gizartea aliantzatik sortzen ari diren erronkei erantzun feministak

2022an egindako Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatean sortutako ondorio eta proposamen nagusiak jasotzen ditu proiektu honek, eta emakumeen eskubideen defentsaren alde, migratzaileen eskubideen defentsaren alde, ingurumenaren jasangarritasunaren alde eta ekonomia eraldatzaile feministen alde lan egiten duten eragile sozial eta akademikoen gaitasunak indartzea du helburu, gizarte gisa bizi gaituzten larrialdi nagusiei erantzuteko eta, horrekin batera, unibertsitate ekofeminista bat eraikitzen laguntzeko.

Horretarako, elkarri lotutako hiru fase planteatzen ditugu: a) Ikerketa/ekintza feministako metodologia kritikoak indartzen lagunduko duen eragile anitzeko hausnarketa/prestakuntza prozesu bat aktibatzea, LSOren lehentasunezko zeharkakoak aplikatuz; b) Unibertsitatearen eta gizartearen arteko 5 lankidetza ekosistema garatzea, gizartea eraldatzeko aukera komunitarioak eraikitzeko; c) Proiektuaren emaitza nagusiak sozializatzea, unibertsitate barruko eta unibertsitatetik kanpoko partaidetza proposamenetatik abiatuta, eta gizartean eragiteko eta mobilizatzeko prozesu bat bultzatzea, obligazioen titularrek eskubideak betetzen dituztela bermatzeko.

Laguntzaileak:

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia - Agencia Vasca de Cooperación y Solidaridad
Ingeniería sin fronteras
Gobierno Vasco - Euskal Jaurlaritza
UPMS